XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Irakurri aditz forma hauek eta esaldiak, eta ondoren saia zaitezte irakaslearen laguntzaz beste batzuk sortzen.


nadin
hadin
dadin
gaitezen
zaitezen
zaitezten
daitezen

- Eskolara garaiz iritsi dadin erosi diozu Joni despertadorea.

- Etxean gera nadin erosi didazu bideoa, baina ni jolastera joango naiz.

- Eseri zaitezen eskatzen dizut mesedez.

- Haiek festara etor daitezen gonbidapena bidali diezue zuek.

Ortografia eta ahoskaketa zuzena IN Ñ eta IL LL

in eta il ñ eta ll irakurtzen dira normalki:

baina andereño (baña andereño); bigarren mailako Pello (...mallako Pello)

Hala ere badira salbuespen batzuk, batez ere erderatik datozen hitzetan: mini, minifundio, minus, kilo, kilometro...

Helburuak:

- Fonema hauen ahoskatze zuzena lantzea.

- Grafema hauen idazketa finkatzea.

Prozedurak:

1.- Zuzen ahoskatu esaldi hauek.

- Arroza jatea gauza ederra da, baina zuk egindakoa bada ez da gauza erraza.

- Makila daukat eskuan, beraz kontuz ibili.

2.- Hiztegia eta liburuak erabiliz osatu in eta il duten hitz-zerrenda.

3.- Hitz hauek erabiliz esaldi ezberdinak sortu eta ondo ahoskatuz irakurri.

4.- Pello, andereño, maiteño,...

Zer gertatzen zaie hitz hauei?

Gaizki idatzirik al daude?